Getarian ere osatu dugu aire garbiak biratzen duen errotatxoa.  Ekintza horrekin errauskailuen zentzugabekeria salatzen dugu. Ez Zubietan, ez gure herrian, ez Euskal Herrian: ez dugu errausketarik nahi. Hondakinen kudeaketa jasangarria posible da.

 Eta gogoratu : igande honetan hitzordu garrantzitsua dugu  Sagueseko (Donostia) hondartzan. Herrialdea bidegurutze batean aurkitzen da: hondakinen kudeaketa eredu linealarekin jarraitu edo zero zabor filosofiaren norabidean gauzak ondo egiten hastea jokoan dago. Getaria Zero Zaborretik, herritar guztiok animatu nahi zaituztegu ekimen honetara. Argi izan behar dugu, aste hauetan plazaratu den alternatiba (zero zabor, Urteta 2014rako itxi, errausketarik ez…) gauzatuko bada, ezinbestekoa izango dela herri presioa. Hau da, paper horietan hala jasotzeak ez du esan nahi, gertaera horiek hala emango direnik.
Beraz mugi gaitezen! Ekainaren 17an denok Donostira! . Denok sortzen ditugu hondakinak,  denok gara arazoaren parte. Izan gaitezen konponbidearen parte ere. Har dezagun gure lekua konponbidean!  Har dezagun gure lekua mosaikoan!