Grixa da porlana, grixa errautsa, grixa zaborra. Grixa gaixotasuna. Grixa kea eta grixa kutsadura. Grixa da etsipena. Grixa batzuek ekarri nahi diguten etorkizuna. Errausketa da eskaintzen diguten bakarra. Zaborra eta errautsa, beste aukerarik ez dagoela sinestarazi nahi digute. Etsipena saldu nahi digute. Etsi, egiten utzi, pasibitatean bizi. Grixa, etsipena, porlana, zaborra, kea, kutsadura, errautsa, gaitza. Grixa.

Etsipenaren aurrean etorkizuna aldarrikatzen dugu. Bizitzaren koloreak. Naturarekiko oreka. Arrazionaltasuna eta iraunkortasuna. Materialak ez dira zaborra. Materialek badute balioa, badute kolorea. Koloreak badu etorkizuna. Alaitasuna kolorez marrazten da, osasuna eta itxaropena ere bai. Etorkizuna kolorez jantziko dugu, osasunez, itxaropenez, konpromisoz. Etorkizuna edukiko dugu, etorkizunean sinisten dugulako.

Getarian agerralditxoa egingo dugu datorren ostiralean, arratsaldeko 18:45etan, plazan elkartuko garelarik. Hona herrian antolatu ditugun ekintzak:

  • Ekainak 8, ostirala. 18:00. Herriko plazan mosaikorako kartulinen banaketa eta haize erroten salmenta. 19:00 Herriko plazan elkartuko dira. Agerraldia jendea mosaikora erakartzeko. Mosaiko txiki bat egingo da lurrean (Bistaonan, seguruenik) eta kartulinak banatzeko ere aprobetxatuko da.
  • Ekainak 15, ostirala, 18:30. Herri guztian megafonia pasa eta herriko plazan mosaikorako kartulinen banaketa eta haize erroten salmenta.

Bide batez, gonbidatzen ditugu getariar guztiak datorren ekainaren 17an, Donostian egingo den mosaiko erraldoia eraikitzen parte hartzera.

ANIMATU !!!   KONPONBIDEAREN  PARTE GARA!!