Hasiera

Hondakin plastikoak, Lurreko itsaso guztietan

Utzi iruzkina

hondakin-plastikoak-lurreko-ozeano-guztietan
Hondakin plastikoen eremu nagusiak.Arg. CSIC

Ozeanoetan hondakin plastikoen bost eremu handi daude, eta eremu horiek bat egiten dute azaleko uren zirkulazio-aldaketekin. Hori da Malaspina espedizioak (CSIC) argitara eman duen azken ikerketaren ondorio nagusia. Hain zuzen, Cadizeko Unibertsitateak gidatuta, artikulu bat argitaratu dute PNAS aldizkarian, eta han agerian utzi dute Ozeano Barearen iparraldeko biltegiaren antzekoak daudela baita Ozeano Barearen hegoaldean, Ipar Atlantikoaren erdialdean, Hego Atlantikoan eta Indiako Ozeanoan.

Horrez gain, ikertzaileek ohartarazi dute litekeena dela azaleko uretako biltegi horiek ez izatea hondakin plastikoen azken helmuga. Izan ere, mikroplastikoak kate trofikora eta ozeano hondora igarotzen ari direla pentsarazteko zantzuak topatu dituzte ikerketan.

Aurkitutako plastiko nagusiak polietilenoa eta polipropilenoa dira, egunerokoan gehien erabiltzen diren polimeroak, hain justu. Azaldu dutenez, itsas lasterrek hondakin plastikoak garraiatzen dituzte, eta eguzki-erradiazioak gero eta zati txikiagoetan zatitzen dituzte.  Horrek kate trofikora igarotzea eta ekosistemak poluitzea errazten du. Poluzio horren ondorio gehienak, ordea, oraindik ezezagunak direla aitortu dute ikertzaileek.

Bestalde, bost eremu horietan,  itsasoratzen diren hondakinen zati bat baino ez dute aurkitu.  Hortaz, hurrengo erronka da gainerakoa non dagoen jakitea.

Adio! zabor kontenedoreari

Utzi iruzkina

Ikusi, ikusi..  NOIZKO GURE HERRIAN??

Italian aurrera doaz zero zabor bidean. Honako bideoa Parma hirikoak egin dute, umore ederrarekin. Badute zer ospatua!

Gehiago sakontzeko, ikus

http://www.comune.parma.it/notizie/news/AMBIENTE/2014-05-07/Cassonetti-addi.aspx

Zero Zabor jatetxea Chicagon

Utzi iruzkina

Chicagoko jatetxe batek bi urtetan ez du ia zaborrik atera

(Argiako Zero Zabor blogetik hartua)

[Pello Zubiria Kamino] Kim Bellwarek plazaratu du Huffington posten: “This Restaurant Hasn’t Taken Out The Trash In Nearly Two Years“. AEBko Chicagon jatetxe txiki bateko jabeak ez du zaborrik atera kasik bi urtetan, arrazoi xinple honengatik: ez dauka zer atera. Justin Vranyk, 36, otordu merkeak eskaintzen dituen Sandwich Me In restauranta Zero Zabor izatea nahi zuen.  Bere ahalegina bildu zuen NationSwell guneak bideo labur honetan.

Jatetxe honek irekiz geroztik pilatu duen zaborra tamaina bereko beste batek ordu betean sortzen du, esan dio sukaldariak kazetariari. “Eta nik ostatu merke honekin lortu baldin badezaket, beste jatetxeei gauza bera egitera iristen lagundu nahi nieke”. Sukaldean eta mahaietan erabalitako guztia berrerabili (hondakin organiko guztia konpostatu ere bai) eta birziklatzeaz gain, Vranyk zorrotz kontrolatzen ditu hornitzaileek dakarzkioten azal eta ontziak: barazkiak inguruko nekazariek bere horretan dakarzkiote, esaterako. Barazkion hondar asko ere berrerabiltzen ditu, entsaletarako politak ez diren hostoak biharamuneko zopatarako erabiliz, oilaskoei kendutako hezur asko bezala…

Bere haurrei utzi beharreko munduak kezkatzen duen Vranyk dio: “Diru kontua bakarrik ez da, modu zabalagoan ulertu nahi dut.  Nik gaur egiten ez dudana ez du inork egingo. Egin daiteke eta prezio txukunetan egin daiteke”.

 

Gipuzkoa: zaborretik baliabidera I. Birziklapenaren gorakada

Utzi iruzkina

(gipuzkoa zero zabor-etik hartua)

Etzi, zapatua, maiatzak 17, birziklapenaren nazioarteko eguna izan zen. Horrelako egunetan ohikoa da, hango eta hemengo agintariek prentsari deitu, eta, herritarren begietara arduratsu agertu nahian, birziklapenaren alde konprometituta daudela irudikatzeko bere antzerkitxoa egitea. Baina, horrela al da beti?

 

Zorionez ez. Badira bere buruaren sustapenetik harago, bere erantzukizunak eskatzen duen bezala, errealitatea aldatzeko hautua egin eta neurri eraginkor eta errealak hartzen dituzten agintariak. Haiei, eta, haiekin batera, egunero egunero praktika berri hoiek gauzatzen dituzten milaka herritar arduratsuei esker, Gipuzkoak egundoko norabide aldaketa egin du azken urteotan. Errausketan eta errausketaren zabortegi toxikoetan oinarritzen zen hondakinen kudeaketa bat ardatz izatetik, murrizketa eta birziklapenean oinarritutako eredurako transizioan da herrialdea.

Zenbaitek, errealitate hori estali nahian, egunerokoan sustatzen duen hika-mika mediatikoa, ez da gai, etorkizun hobeago eta itxaropentsu baterantz joatekoGipuzkoarrek egindako hautua zapuzteko. Datuek argi eta garbi adierazten dute, Gipuzkoan gertatzen ari denak, agintari arduragabeen antzerki hutsarekin zer ikusi gutxi daukala, errealitatea aldatzeko benetako konpromiso eta programa bat abian dela.

Azken sei urteetan, birziklapen tasa ia bikoiztu egin da Gipuzkoan. Igoera, bereziki, 2009 urtean, Euskal Herri osoan lehen aldiz, Usurbilen, atez ateko bilketa jarri zenetik aurrera gertatu da, gaikako bilketa eraginkorra bermatzen duten sistemak orduan ekin baitzioten zabaltzeari.

Horregatik guztiagatik, gaur, birziklapenaren mundu egunean, birziklapenak Gipuzkoan, urtean 365 egundituela esan dezakegu. Zalantzarik ez dugu, bide emankor honek Euskal Herriko gainerako herrialdeetan eta munduan bere segida edukiko duela.

Kontainer “berdea”: gure lotsa

Utzi iruzkina

Getariako errefusaren karakterizazioa

 

karakterizazioa

 

Pasa den zapatuan,  Getariako  hiri hondakinen karakterizazioa egin zen. Ekintza honen bidez, Getariako zabor ontzietan (kontainer berdeetan), zein motatako hondakinak eta zein kopurutan dagoen aztertzen da.Horretarako,  bi kontainer berdeetako zabor guztia mahai gaineratu eta sailkatu ondoren, atal bakoitza pisatu eta dagokion tokira eramaten da.

Honoko emaitza hauek eman zituen:

HONDAKIN  ATALA kg %
Organikoa 109 60
Ontzi arinak 22 12
Beira 6 3
Papera 16 9
Errefusa 28 16

 

Bi kontainerretan zegoen zabor kopurua 181 kg zen  eta hauetatik 153 kg  hondakin birziklagarriak ziren.Beraz , %84a birziklagarria zen eta, zorionez, birziklatu egingo da oraingoan.

Jakinekoa da kontainer berde aho zabal horiek dena tragatzen dutela, zulo beltz erraldoiak bailiran. Eta “zulo” hauek  tapatzen ez ditugun bitartean,  Getariako birziklapen datuak nekez hobetuko dira.

Datu hauek argi erakusten digute Getariako hiritarrok oraindik asko dugula egiteko hondakinen sailkatzeari dagokionean ,nahiz eta denok, aho handiarekin,birziklatzen dugula esan. Baina udal agintariak ere badute zer hobetua. Ez da inolaz ere onargarria hainbat kontainer berdeak jartzea gure kaleetan. Modu horretan, birziklatu nahi ez dutenei  erraztasunak ematen zaizkie.

Bestalde, Getariako ostalariei ere esan nahi   diegu, goi mailako ostalaritza izan nahi badute,hondakinen kudeaketa zuzena egitea ezinbestekoa dela.Horrela , kudeaketa hori balio erantsia bezala uler daiteke, zerbitzuaren kalitatearen ”Q”a indartzen baitu mundu guztiaren aurrean

Beraz , badugu nahikoa lan herritarrok eta udal agintariek honi guztiari buelta bat emateko

Getaria Zero Zabor

 

Zero Zabor zozketa

Utzi iruzkina

Sarien zozketa. Zenbaki saridunak

Saria jasotzeko gurekin harremanetan jar zaitezkete gure emaileran bidez: getariazz@gmail.com edo zuzenean honekin gipuzkoa@zerozabor.org

e

NIK ERE ERRAUSTEGIA GELDITU DUT: Egitaraua, atxikimenduak eta sariak

Utzi iruzkina

 

 

Atxikimenduak:

Herritar eta eragile ugarik adierazi dute ekitaldirako bere atxikimendua. Ondoren ezagunenak zerrendatuta:

– Joseba Tapia

– Martin Alustiza

– Jakoba Errekondo

– Eñaut Elorrieta

– Haritz Harreguy

– Joxe Mari Agirretxe

– Beñat Gaztelumendi

– Asier Azpiroz

– Uxue Alberdi

– Aitor Sarriegi

– Andoni Tolosa “Morau”

– Javier Rodil

– Ines Osinaga

– Mikel Moreno

– Adrian Elustondo

– Ze Esatek! taldea

– Ixiar Oreja

– Mikel Erguin

– Ainere Tolosa

– Gorka Zubeldia

– Ixabel Agirresarobe

– Iñaki Azurmendi

– Igor Rezola “Dizebi”

Sariak. Zero Zabor-en alde egin sariak irabaziz. Parte har ezazu igandeko zozketan.

Gure ekimenak aurrera atera ahal izateko, musutruk egiten dugun lanaz gain, gastuei aurre egiteko ezinbestekoa dugu dirua. Horretarako ere guztiok gara beharrezkoak. Zero Zabor bidean aurrera egiten laguntzea posible izango da igandean zozketatuko diren hiru sarientzako errifak erosiz. Zuen herriko Zero Zabor taldearen bidez lor ditzakezue errifak, edo bestela, igandean Usurbilen bertan egongo dira salgai. Hauek dira zozketatuko ditugun sariak:

1. Saria: Bi lagunentzat afaria Patri jatetxean.

2. Saria: Euskal Herriko produktuz osatutako saskia.

3. Saria: Hondakinak sortzeari uzteko produktu sorta.

Igandea 29an, “Nik ere erraustegia gelditu dut” jaialdia Usurbilen.

Utzi iruzkina

Kedarretatik argira: “Bukatu da jolasa” bideoa

Utzi iruzkina

‘Bukatu da jolasa’ ikus-entzunezko laburrak Zubietako erraustegiaren istorioa kontatzen du, baina munduko edozein erraustegiren kontakizuna izan zitekeen. Izan ere, interes berdintsuak errepikatzen baitira mundu zabalean, eta aurkakotasun berdintsuak sortarazten dituzte. Desberdintasun bat egotekotan, hauxe izan daiteke: hemen erraustegia gelditzea lortu dugula! Zabaldu!!

Gipuzkoarrok aurreztuko duguna: 253.000.000 + osasuna + ingurumena

Utzi iruzkina

Gipuzkoarrok aurreztuko duguna: 253.000.000 + osasuna + ingurumena

Older Entries